XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ENTZUN JAINKOAREN HITZAJesusek hitzemaiten dauku berriz etorriko dela gu berekin hartzeko.
Ene Aitak igorri nau eta jin naiz mundura.
Orai utziko dut mundua, eta Aitaren ganat itzuliko.
Leku bat prestatuko dautzuet Aitaren etxean, eta berriz etorriko naiz.
Orduan enekin hartuko zaituztet, zuek ere ene Aitaren ondoan izan zaitezten. Joani 14.
Jainkoaren ondoan biziko gira mundu berri batean .
Ikusi nuen zeru berri bat eta lur berri bat, eta entzun nuen mintzo bat, ziona: Huna Jainkoaren egoitza gizonen artean.
Haren populua izanen dira eta hura heien Jainkoa.
Ez da izanen gehiago ez nigarrik, ez nigar garrasirik, ez eta penarik.
Ez da gehiago izanen hiltzerik, joan baita mundu zaharra.
Orduan Jesus Jaunak erran zuen:
Jaunaren berriz etortzea prestatzen dugu.
Jesusek erran zioten bere dizipulueri: Erregea etorriko delarik bere ospean, gizaldi guziak bilduko dira haren aintzinera, eta gizonak berexiko ditu batzu eskuinean, bertzeak ezkerrean.
Orduan Erregeak erranen diote eskuinekoeri:
Eta har-azue Erresuma Matiu 25.
BERRIZ ETORRIKO NAIZ, ZUEK ENEKIN HARTZEKO, ZUEK ERE AITAREN ONDOAN IZAN ZAITEZTEN.